Urbietak eta Arratibel-ek 22-14 irabazi zuten Zabala eta Uriza-en kontra
Urbietak partidu serioa egin zuen hasieratik amaierara eta Arratibel Erasun baino gehiago izan zen kantxa atzeko koadroetan. Urbietaren debuta izan zen txapelketan eta oso irudi ona eman zuen Soraluzeko frontoira gerturatu ziren 200 lagun ingururen aurrean. Partida 10-11 zelarik Asteasuarrak hiru tanto egin zituen sakez eta hor apurtu zen partidua gorrien alde.
Urretabizkaia sakearekin min egiten hasi zenean Urbieta eta Arratibelek azkar kendu zioten sakea eta ezin izan zuten partida erditik aurrera ezer egin. Erasunentzat partidu gogorra izan zen bera baino esperientzia gehiagoko pilotarien aurka jokatzen zuelako eta ez zuen gau ona izan Zizurkildarrak.
Urizar eta Zabala-k 22-11 hartu zituzten mendean Egiguren eta Garmendia
Promesa mailan final erdietarako txartela lortu zuten Urizar eta Zabalak. Partiduan zehar Urizar izan zen kantxako jaun eta jabe eta Zabalak atzelariaren egun ona baliatu zuen bere jokoa egiteko, honek, sakez bi tanto egin zituen. Garmendia eta Egigurenek partiduaren hasieran gauzak zail jartzen zailatu ziren arren, Urizar eta Zabala berotu zirenean ezin izan zituzten geldiarazi.
Barixakuko partiduetako argazkiak/argazkiak:Gaizka Azkarate