Atxotegik eta Aldapek jeitsiera promozioko lehen partidua galdu dute [argazki-galeria]

Plaentxia.eus 2015ko aza. 17a, 18:00

pelota9.jpgAitor Atxotegi eta Andoni Aldape 12-22 galdu zuten Ilunpeko (Azpeitia) bikotearen kontra. Etxaniz eta Murgiondo Soraluzetarrak baino gehiago izan ziren partidu osoan zehar eta maila zein bikotek galduko duen asteburu honetan erabakiko da Azpeitiko frontoian.

Ilunpe taldeko bikoteak partidu serioa egin zuen hasieratik amaierara eta ez zizkieten gauza errez jarri Soraluzeko bikoteari.Soraluzetarrek pelota asko oparitu zituen eta aurkariak ondo aprobetxatu zituen izandako aukerak. Aitor Atxotegi saiatu zen tantoak amaitzen baina ez zuen egun ona izan. Atzean Dani Murgiondo, Azpeitiarra, Andoni Aldape baino gehiago izan zen eta partiduak aurrera egin ahala Ilunpeko bikotearen nagusitasuna handitzen joan zen. Partidua 12-22 amaitu zen eta bi bikoteetatik maila zeinek galduko duen asteburu honetan erabakiko da Azpeitian.

Atxotegi eta Aldape vs Etxaniz eta Murgiondoren arteko partiduko argazki-galeria/ argazkiak: Gaizka Azkarate

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.