Sora "A"-k bi partidu daramatza garaipenik gabe
Sora “A” taldeak lehen 10 minutuetan bi gol hartuta galdu zuen partidua Lagun Onak taldearen kontra Ezoziko futbol zelaian. Lehen zatiko 25. minutuan jaso zuten 0-3koa eta taldeak ezin izan zuen burua jaso. Bigarren zatian saiatu ziren arren Soraluzeko futbolariak ez ziren gai izan partiduan sartzeko eta 0-3koarekin amaitu zen partidua. Talde 5.na da sailkapenean eta 5puntura dauka lidertza.
Sora "B"-ri gutxi falta izan zitzaion garaipena lortzeko
Sora “B”-k gol asko baina puntu bakarra lortu zuen Armagiñak (Eibar) taldearen kontra. 4-4ko berdinketarekin amaitu zen partidua. Pasadan asteko liskarrak alde batera utzita futbolean aritzeko daudela erakutsi zuen Soraluzeko taldeak. Etxekoen golak Mikel Oregik 2 gol eta Aitor Bueno eta Markel Gustinok gol bana egin zituzten. Taldea 4.na da 1go erregional mailako sailakapenean lidertzatik 6 puntura.
Gol festa jubenilen partiduan
Soraluzeko jubenilek 6 gol sartu zizkion Zumaiakori. Partiduaren jaun eta gabe izan ziren Soraluzeko jokalariak eta markagailua handitzeko ere aukerak izan zituen etxeko taldeak. Ion Perez jokalariak 3gol egin zituen, Aitor Barrutia, Jokin Andrade eta Joseba Manteca-k gol bana egin zuten. Taldea 4.na da jubenilen 1. Mailako sailkapenean.
3 Puntu garrantzitsu
Infantilen taldeak 4-2 irabazi zuen Burumendi taldearen kontra. Taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen zaleen aurrean. Etxekoen golak Beñat Goenagak 2, Sergio Montesek 1 eta Aitor Romerok beste 1 egin zituzten. Taldea 4.na da sailakapen nagusian eta lidertza 3 puntura dauka, gainera garaipen honekin 5. Sailkatuarekiko 6 puntuko aldea dauka.
Soraluze vs Lagun Onak. Argazkiak/ Jokin Ruiz