Gomazko paleta 2. maila
Partidu garrantzitsua irabazi zuten Jon Gallastegi eta Ximun Larrañaga Soraluzetarrek. Soraluzeko palariak partidu osoan zehar aurretik joan dira markagailuan. Etxeko bikotea 20 tantora iritsi zenean hasi ziren kanpokoak jokoa hobetzen eta 23-23 berdintzea lortu zuten. Jon-ek tanto on batekin egin zuen 24.ena. Azken tantoan Ximun-ek ondo eutsi zion pilotari atzeko koadroetan eta azken bi tantoak erreskadan eginda amaitu zen partidua etxekoen alde 25-23.
Gomazko paleta 3. maila
Jon Heriz eta Asier Fernandez, Soraluzetarrek, huts gehiegi egin zituzten partiduaren hasieran eta lehen tantoetan partida parekatuta joan zen. Alde handiena 16-11 tantora egin zuten Soraluzekoen alde eta partidua apurtu egin zen momentu horretan. Jon eta Asier huts gutxi eginda pelotak nahi zituzten lekuan ipiniz gora joan ziren gora markagailuan. 18-13tik 22-13ra igaro ziren. 24-14koarekin Alde Zaharra bikoteko aurrelariak eskuin hankako horkatila bihurritu zuen pelotakada bat ematerakoan eta momentu batez partidua bertan behera geratu zen. Azken sakea Jon-ek egin zuen eta 25-14 amaitu zen partidua Soraluzekoen alde.
Atxotegi eta Aldaperi partidua irabazteko azken bultzada falta izan zitzaien
22-20 galdu zuen Aitor Atxotegi eta Andoni Aldape-k Arteaga eta Arratibelen aurka Tolosako Behotibar pilotalekuan. Lehen 6 tantoetararte Tolosako bikotea aurretik joan zen baina ondoren 18.tantorarte Soraluzekoek izan zuten errenta. 18-18ko berdinketarekin etxeko bikotea finago aritu zen eta azkenean 22-20 amaitu zen partidua Arteaga eta Arratibel-en alde.
Jon Heriz eta Asier Fernandez [argazki galeria] argazkiak: Jokin Ruiz
Jon Gallastegi eta Ximun Larrañaga [ argazkia galeria] argazkiak Gaizka Azkarate
{igallery id=5991|cid=50|pid=1|type=category|children=0|addlinks=0|tags=|limit=0}