Anartz Mujika eta Ainara Astigarraga izan dira soraluzetarrik azkarrenak Antxintxikan

Erredakzioa 2015ko aza. 1a, 08:37

Antxintxika3

Soraluzetarren artean Anartz Mujika Ledo izan da azkarrena gizonezkoetan 00:34:32 denborarekin eta Ainara Astigarraga emakumezkoetan 00:56:13 denborarekin. Sailkapen orokorrean David Gartzia durangarrak irabazi du gizonezkoetan eta Maite Maiora mendaroarrak emakumezkoetan. Ikusi Goienaren telebista saioaren aurrerapeneko bideoa, soraluzetarren sailkapena eta sailkapen orokorra

Soraluzetarren sailkapena

1. (13.) Anartz Mujika 00:34:32

2. (25.) Samadi Abdelmalik 00:36:24

3. (38.) Jokin Martinez 00:38:23

4. (69.) Benito Maqueda 00:39:19

5. (86.) Zigor Esnaola 00:40:24

6. (93.) Aitor Hernandez 00:40:55

7. (117.) Denis Garcia 00:42:10

8. (123.) Fer Rodriguez 00:42:27

9. (149.) Alberto Calderon 00:43:35

10. (157.) Patxi Osa 00:43:50

11. (178.) Xabier Lijo 00:44:24

12. (247.) Borja Urizar 00:47:49

13. (332.) Iñaki Arrondo 00:52:35

14. (350.) Aitor Odriozola 00:54:02

15. (371.) Ainara Astigarraga 00:56:13

Antxintxika7

Antxintxika8

Antxintxika9

David Gartzia eta Maite Maiora garaile sailkapen orokorrean

Dagoeneko sei alditan jaso ditu David Gartzia durangarrak Antxintxika kroseko helmugan besoak. Baina gaur beste ediziotan baino gehiago estutu behar izan ditu hortzak, batez ere Aitor Mimentza eta Txomin Marañon azken metroetara arte gainean izan dituelako.

Antxintxika1

Sari banaketan argitu du zergatia Davidek: "Duela bi hilabete hil zitzaidan ama, eta ezin izan dut lasterketa bestetan moduan prestatu. Hala, amari eskaini gura diot garaipen hau". Emakumezkotan, ostera, mendian besteko indartsua dela erakutsi du Maite Maiorak; Mendarokoak gaur ez du kontrariorik izan.

Antxintxika6

Antxintxika2

Hamaikagarren edizio honetan ere Antxintxikako antolatzaileek "ez dago dortsalik" kartela jarri behar izan diote lasterketari. 500 laguneko kupoa beteta, eta eguraldia ederra lagun, edizio borobila izan da gaurkoa. Eta lehiatua, gainera. Lehenengoak irteten handbikeko modalitatekoak izan dira, eta hor Jon Galarragak erraz irabazi du, bost minutuko aldeaz (22:00): "Datorren astean Behobian izango naiz, eta ez dut aurrean ibiltzeko halako aukerarik izango", aitortu du amaieran. Emakumezkotan, berriz, Jone Basterra izan da onena (37:10).

Patinatzaileen artean ere koadrila ederra batu da irteera puntuan, eta hor gasteiztarrak izan dira onenak, gizonezkoetan Mikel Solas gasteiztarra (19:47) eta emakumezkotan Berezi Martinez de la Fuente nagusitu direlako.Antxitxika6

Eta 17:00etan hasi dute lasterketa korrikalariek. Tartean oilar koadrila ona, eta iazko faboritoa: David Gartzia durangarra. Bada, azken kilometrora arte 4 laguneko taldea batera iritsi da, eta azken kilometro horretan, Bergarako kaleetan zehar, Gartziak Aitor Mimentzari utzi dio erritmoa jartzeko ardura nagusia. Txomin Marañonek amore eman du, eta Mimentza Gartzia atzean uzten ahalegindu bada ere, ez du lortu. Hala, Ibargarai atzean utzi eta Migel Altuna institutuko tunela pasatzeaz batera erritmoa aldatu du Gartziak, eta hor, Domingo Iralara bidean dagoen 50 metroko maldaz baliatu da kontrarioari min egiteko. Azken metroetan oso korrikalari indartsua dela berretsi du, nahiz eta sasoi betean egon ez, helmugara lehenengo iristeko kapaz izan da.Antxintxika3

Emakumezkoetan, ostera, mendian denboraldi ikusgarria egin duen Maite Maiorak erakustaldi polita egin du. Espainiako txapeldun, Skyrunning lasterketan bigarren... Hori guztia –eta gehiago– lortzeko gogor entrenatu du, eta atseden hartu ostean orain errepideko denboraldia hasi berri badu ere, Maiorak hori eta gehiago egiteko sasoia dauka: "Ez da distantzia aproposa niretako, oso motza da. 10 kilometrotan edo 30 kilometrotan erritmo bera dut, ez naiz halako lasterketa batean azkarrago joateko kapaz, baina erritmo horretan ondo irabazi ahal izan dut".

Antxintxika4

Antxintxika5

[Jatorrizko albistea eta argazki-bilduma osatuagoa Goiena.eus-en.]