Partidu zaila jokatu zuten barixakuan Arane kiroldegian Joseba Etxeberria eta Ximun Larrañagak. Batzokiko bikoteak ondo hartu zuen lekua frontoian eta pelotakada onak eman zituen partida osoan zehar. Soraluzeko bikoteak behar baino akats gehiago egin zituen eta ezin izan zituzten 13 tanto baino gehiago egin. Partidua 13-25 amaitu zen Errenteriako bikotearen alde.