Goizeko bederatziretan elkartu ziren guraso, lagun eta ume guztiak Estaziñuan. Bertatik Txurruka auzora joan ziren eta San Andresen amaitu zuten ibilbidea. Ibilbidea amaitzen azkenak eguerdiko 12:30ak ingururako iritsi ziren San Andresera eta bertan dena prest zegoen sari banaketari hasiera emateko.
Eguneko lehen sarituak sukaldariak izan ziren, urtez-urte bazkaria prestatzen aritzen diren gizoneri sukaldatzeko amantal bana eman zieten.Ondoren, urte guztian zehar 8 mendi egin dituzten umeeri domina bana eta mendi taldearen kapela bana eman zieten. Sarituak gazteenetik zaharrenetara taldeka atera ziren jende aurrera. Joanes Aranzeta izan zen sarituetan gazteena 3 urterekin 8 mendi eginda eta zaharrenak Ezozi, June, Aurkene eta Iraultza 12 urterekin. Gainontzeko umeen artean, nahiz eta 8 mendi egin ez, txokolatezko dominak banatu zituzten.
Sari banaketaren ostean hainbat opari zozketatu zituzten, hauen artean, liburuak, kamixetak, aldizkariak...
Goizean goizetik sukaldariak babajana prestatzen egon ziren san andres elkartearen kanpoaldean. 110 lagun egon ziren frontoian egin zen bazkarian eta ondoren kantu kantari eman zioten amaiera 2015.urteko finalisten egunari.
Sarituak:
3 urte: Joanes Aranzeta
4 urte: Irati Calles eta Hiart Prieto
5 urte: Jone Zubiaurre
6 urte: Amets Alberdi, Maddi alberdi, Koldo Aranzeta, Unai Calles, Ane Couto, Joritz Fernandez de Maruri, Miren Mendia, Onintze Lopez de Calle
7 urte: eñaut Cerrejon, Xiker Garro, Aitor Martin, Euken Mendia, amuitz Perez Garazi Prieto eta Malen Ugalde
8: Eki Amuategi, Unai Gabilondo, Irati Hernandez, Haizea Makinai eta Lur Salaberria
9 urte: Ilargi Alberdi, Peio Arantzeta, Beñat Calleja, Ohian Larrañaga, Nahia Mendia, Ahadu Urtiaga, Iker Usobiaga, Lander Fernandez de Maruri eta Naroa Zubiaurre
10 urte: Ivan Couto, Amaia Hernandez eta Izar Makinai
11 urte: Julen Gabilondo, Ekain Larrañaga eta Nora Mendia
12 urte: Ezozi akizu, June Eguren, Aurkene Lopez de Calle eta Iraultza Ostolaza