Giza-probetako froga batean elkarrekin jardun eta ostean lotu ei zuten apustua, "elkar berotu eta apustua egitea erabaki genuen".
Goizeko hamaiketan hasiko da apustua. Korrika abiatuko dira Mendaroko udaletxetik 5 kilometroko ibilbidea egin beharko dute Lizarpe gainera. Han kana-erdiko bi egun ebaki beharko dituzte aizkoran eta ondoren, bizkarrean butano bonbona (betea) hartuta joan beharko dute Gantxipixako tontorreraino. Han amaituko da froga.
Mikelen apustuak
Mikelek lehenago ere jokatu ditu kirol-apustu bereziak. Errepideko bizikletan korritzen egin ditu urte mordoxka bat eta hain zuzen bizikletan jokatu zuen bere lehenengo apustua 2013an. Orduko hartan erreleboka jardun zuten zazpi lagunen kontra jardun zuen. Ion Varela, Ander Ariznabarreta, Iñaki Arribillaga, Aitor Atxotegi, Ivan Caballero, Xabier Gallastegi eta Iñaki Goenaga izan zituen aurkari, kaletik Karakatera zein bizkorrago heldu. Galtzea egokitu zitzaion orduan. Beranduago 80 kiloko harriari tiraka Deban jokatu zuen bigarrena. Honetan ere aukari zuen debatarrak irabazi zion, baina Mikeli ez dio inporta, "jendeak ondo pasatu dezan" egiten ditu apustuak eta horixe da garrantzitsuena beretzat, berak eta ingurukoek gozatzea.
Unai Salegik 2013an jokatu zuen butanoarekin
Mendaroarrak lehenago ere neurtu zituen indarrak bizkarrean butanoa hartuta. 2013an Jurdan Ezenarro mendaroarraren eta Andoni Zubiaurre Gorixo mutrikuarraren kontra jokatu zuen apustua eta butanorik barik amaitu zuen ibilbidea.