Igeriketa proba (3,8 kilometroko distantzia) egin zituen lehenengo Riosequilloko urtegian, 01:20:14 segunduko denboran.Ondoren, bizikleta gainean 180 kilometroko ibilbidea Madrilgo mendilerroan barrena, tartean lau mendate igota: Canencia, Morcuera, Cotos eta Navacerrada. Bizikletako ibilbidea egiteko 06:19:49 segundo behar izan zituen. Azkenik, maratoiko distantzia (42 km) egin zuen antxitxika, 03:14:51 segunduko denboran egin. helmuga, Madrilgo 0 kilometroa, 10 ordu 57 minutu eta 45 segunduan zapaldu zuen. 300dik gora lagunek lortu zuten proba amaitzea (ikusi sailkapena) eta sailkapen nagusiko 40. postuan sailkatu zen Muñoz. Bere adin tartekoen artean, 25-29 urte artekoen mailan, bigarren denborarik onena egin zuen Jokin Muñozek. Hector Guerra espainiarra (8:39:13) eta Julia Bhon alemaniarra (10:27:51) izan ziren absolutuan proba irabazi zuten, gizon eta emakumea.
Gogorra
Madrilen distantzia hauetako triatloia antolatu duten lehen aldia da eta Jokin Muñozentzat esperientzia polita izan da bertan parte hartzea. Iaz Bartzelonan egin zuen distantzia bereko triatloia eta Madrilen bizikleta-proba "gogorra" iruditu zitzaion arren, egindakoarekin "gustura" dagoela esan digu.
Madrilgoaz gain, Bilbon, Zarautzen eta Valladolideko triatloiak ere egin ditu eta bere helburua beteta, aurtengoz atseden hartuko duela jakinarazi digu.
[Albiste hau Elgoibarko Barren.eus agerkarian argitaratutako albisteko informazioarekin ere osatu dugu, bi herri-komunikabideon artean informazioa elkartrukatzeko dugun hitzarmenari esker.]