Orbek 38. egin du Mont Blanc-eko ultramaratoian

Erredakzioa 2015ko ira. 17a, 12:41

Zigor Alberdi Orbe

Zigor Alberdi "Orbe" mendizale soraluzetarra 38. postuan sailkatu da, 2.560 korrikalariren artean. Mont Blanc-ekoa munduko mendi-lasterketa entzutetsuenetakoa da.

Mont Blanc-eko ultratrail-a (UTMB) abuztuaren 28an egin zen Chamonix-en. 170 kilometroko ibilbidea eta 20.000 metro desnibel akumulatua ditu eta iraupen luzeko mendi-lasterketen artean munduko txapelketa nagusia kontsideratzen da. Korrikalariek Mont Blanc mendiari buelta osoa eman behar izaten diote Frantzia, Italia ta Suiza zeharkatuz. Zigorrek 27 ordu ta 10 minutuan burutu du 170 kilometroko ibilbidea eta 38. postuan sailkatzea lortu du 2.560 parte hartzaileren artetik.

Ultratrail3

Munduko korrikalaririk onenak
Ez du edozeinek izaten lasterketa honetan parte hartzeko aukera. Baldintzen artean dago hiru lasterketa luze amaituta izatea, eta gainera, ondoren hautagaien artean zozketa egiten dute parte hartu ahal izango duten korrikalariak aukeratzeko. Aurten, esaterako, nazioarteko 2.560 partehartzaile izan ditu lasterketak. Zigorrek adierazi digunez, "aurreko urteetan ez dut zorterik izan zozketarekin baina hiru urtean burubelarri ibili ostean lortu dut irteeran izatea".

 ld 27915370ld 27885724ld 27879432 1