Eskaintza zabala kiroldegian irailaren 14tik aurrera (ikusi ordutegiak eta prezioak)

Erredakzioa 2015ko ira. 2a, 17:43

FER 1

Kiroldegiak aukera zabala eskaintzen du kirola egin nahi duenarendako. Ohiko zerbitzu eta ikastaroez gain, padel pista alokatzeko aukera eta boxeo ikastaroa ere eskainiko dituzte. Kiroldegiko arduradunek jakinarazi dutenez, irailaren 14an hasiko dira kiroldegiko ikastaroak. Ikusi prezioak eta ordutegiak.

Irailean izena ematen dutenek abendura bitarteko epea bakarrik ordaindu beharko dute. Urtarrilean izena eman zutenek berriz ez dute berriz izenik eman beharko. Abonatuek deskontuak dituzte eta badago aukera sei hilabete bakarrik ordainduta irailetik abendura bitartean abonatu egiteko ere.

Ondorengo eskuorrian duzue informazio guztia:Kiroldegia eskuorria2

 

Triptikua-2

Padel pista 
Padel pista berria alokatu nahi izanez gero honakoak dira prezioak:
Abonatuak: 2,5 euro pertsonako/orduko
Ez abonatuak: 5 euro pertsonako/orduko
Astean zehar, arratsaldeko 16:00ak arte, abonatuek euro 1 pertsonako/orduko.
Materialaren alokairua:
Palak: 2 euro bakoitzak
Pelotak: 3 pelota euro 1

Frontoia alokatzea
Frontoia alokatzeak 21,4 euro balio du orduko. Abonatu bakoitzeko euro bateko deskontua dago, gehienez ere 4 eurokoa.