Atzo, arratsaldeko 17:00ak aldera Maltzagara bidean zoan auto bat jausi zen ibaira, Ansola lantegi parean. Autoa azpikoz gora gelditu zen baina gidariak bere kabuz irten ahal izan omen zuen. Mendaroko ospitalera eraman zutela bai baina ez dakigu bere osasun egoeraren inguruko berri gehiago. Autoa jausi zen lekuan dago oraindik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.