Mailaz igo zarete. Zelan sentitzen zara?
Oso pozik nago. Lortu duguna zerbait espeziala da eta ez da batere erreza. Urte osoa pasatu dugu gogor entrenatzen eta denboraldi ona egin dugu. Mailaz igotzea, denboraldiari amaiera emateko modurik onena izan da.
Espero zenuten?
Hasiera batean ez genuen espero hau lortuko genuenik. Azken finean, bigarren b mailan 80 ekipo daude, 4 multzotan banatuta eta 4 talde bakarrik igo daitezke mailaz, oso zaila da. Denboraldia aurrera joan ahala, eta Play-off-ean sartuta, bagenekien gauzak ondo egin ezkero, aukerak izango genituzkeela, eta zorionez horrela izan da.
Partida zaila izan zen Cadizen aurkakoa, ezta?
Emaitza on batekin joan ginen Cadizera, baina, beraiek horri buelta emateko asmoarekin irten ziren zelaira, eta 10. minutuan sartu ziguten gola. Hori, beraientzat, abantaila izan zen baina esfortzatuta lortu genuen beste golik ez jasotzea eta guk, bukaeran, partida berdintzea. Egia esan, Play-off-ean partida guztiak dira oso zailak jokatzekoak eta indar aldetik, nahiko parekatuak. Detaile txikietan erabakitzen da dena.
Zein helburu dituzue datorren denboraldiari begira?
Ez dut Athleticean jarraituko. Urtebeterako kontratua sinatu nuen eta ez berritzea erabaki dute. Beraz, ez dakit datorren denboraldian zein taldetan jokatuko dudan. Orain oporretan bakarrik pentsatzen dut.
Nola deskantsatuko du Mikel Juaristik?
Urte osoa daramat entrenatzen eta oporretara noa. Iazko uztailaren 7an ekin genituen prestaketa lanak, eta igandean bukatu genuen denboraldia. Normala denez, nire asmo nagusia orain, erlaxatzea eta futboletik deskonektatzea da.