Gotzon eta beste zazpiak absolbitu egin dituzte

Erredakzioa 2015ko eka. 29a, 20:03

gotzon

Gotzonek berak jakinarazi digu sententzia atera dela eta epaia absoluzioa izan dela guztiendako. Gotzonekin batera, Topatu.info-ko kazetari Iraitz Salegi eta Gotzon bezala Ernai gazte antolakundeko kide diren Maialen Etxeberria, Irati Sienra, Garazi Mugertza, Mikel Moreno, Aitor Anda eta Mikel Button libre utzi ditu Espainiako Auzitegi Nazionalak.

Guztiei "terrorismoa goratzea" leporatuta, fiskaltzak eta AVTren akusazio partikularrak eskatutako 18 eta 24 hilabete arteko espetxe zigorra ezeztatu du Angela Murillok epaileak.

Lehen saioan, Gasteizko Herri Harresiaren bizipenak bizirik zeudela, auzipetuek epaileari bizkarra eman zioten elkarri helduta. Ikusleen artean zeuden senide eta lagunak ere "euskal gazteria aurrera!" oihuka hasi zirela-eta, aretoa hustu zuten.

 

Iormazio gehiago: http://www.argia.eus/albistea/iraitz-salegi-eta-ernaiko-kideak-absolbitu-ditu-auzitegi-nazionalak

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.