Gaur arratsaldeko 18:00etan batzar irekia antolatu dute Arranoan, "aurrera begira egin daitekeenaren inguruan ideiak jasotzeko". Libre mugimenduak Arranora hurreratzeko deia egin die herritarrei: "kafea hartzera, poteatzera, jatorduak egitera, edo kultur emanaldiak antolatzera gonbidatzen dugu jendea, musika emanaldiak edo antzerkiak edo beste edozein ekimen antolatzera, Arranoak zabalik behar duela aldarrikatzeko. Ertzaintza edozein momentutan etor liteke Arranoa ixtera".
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.