(Ekainaren 15ekoa)
Gaur estraditatu dute Sabin Mendizabal eta bihar deklaratuko du goizeko 10:00etan Madrileko Auzitegi Nazionalean, Fernando Andreu epailearen aurrean. Arratsaldeko 19:00etan informazioa emateko batzarra egingo dute Plaza Barrixan. Abokatuak azaldu duenez, goizeko 10:30ak aldera Donostiako Polizia Nazionalaren berri izan du. Sabin Donostian zegoela esan diote, medikutik pasatuko zutela bere oina nola dagoen ikusteko eta berehala Madrileko Polizia Nazionaleko Moratalaseko komisaldegira eramango zutela.
Bihar (martitzena) goizeko 10:00etan Auzitegi Nazionaleko Fernando Andreu epailearen aurrean deklaratuko du. “Sabinek ez du inoiz deklarazio eman auzi honengatik eta bihar 2005eko otsailean Gasteizen gertatu zen ekintza batean bere ustezko parte hartzeari buruz galdetuko diote” azaldu du abokatuak.
Soto del Real-era zuzenean
Bestalde, Auzitegi Nazionaleko 1. Gelako Epaileek (Ferando Grande Marlaskak, Javier Martínez Lázarok eta Ramon Sáez Varcarcelek) erabaki dute Madrid V-Soto del Real-eko espetxera eramatea Sabin, Ermuako ekintzan parte hartzea egotzita jaso zuen zigorra betetzera.
Senideek jakinarazi dute Sabinek epailearen aurrean deklaratuko duela bihar eta zuzenean Soto del Real-era eramango dutela, egozten dioten zigorra betetzen hastera. Bitartean, beste epaiketa baten zain egon beharko du.
Gaur (astelehena), arratsaldeko 19:00etan informazioa emateko batzarra egingo dute Plaza Barrixan.