Irene Perezek gimnasia erritmikoko Gipuzkoako txapelketa irabazi du

Erredakzioa 2015ko eka. 3a, 10:19

Gimnasia1Irene Perez eta Maialen Oregi soraluzetarrek parte hartu zuten joan zen asteburuan Ibarran jokatu zen amateur mailako txapelketan. Irene Perez gipuzkoako garaile izan zen jubenil mailan eta Maialen Oregik bostgarren egin zuen. Taldekakoan berriz Ipurua gimnasia erritmikoko klubak zilarrezko domina lortu zuten. Datorren astean Euskadiko txapelketan izango dira, Durangoko Landako kiroldegian.

Gimnasia2

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.