Ikerrek 38 urte ditu eta zuzenbidean lizentziatua da (masterduna ingurugiro zuzenbidean). Abokatu moduan lan egiten du eta esperientzia zabala du herriko politikagintzan. EAJko zinegotzia da 2003tik, alkateordea eta batzordeburua izan zen hirigintza eta nekazaritza eta ingurugiro batzordeetan. 2007-2011 Legealdian Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batzarkidea izan zen. 2007tik EAJren udal-taldearen bozeramailea da. Baratza, usoak, mendia eta sukaldaritza ditu bere afizio nagusi. Euskara eta gaztelera menderatzen ditu eta ingelesean oinarrizko maila du. Soraluzen bizi da.
Zela ikusten duzu herria? eta udala?
Edozein herritarrei galdetzea besterik ez dago herria zikina, pintadaz betea, berde guneak eta kale altzaritegia mantenimendurik gabe.... Orokorrean, erabateko utzikeria ikusten da. Behin eta berriz salatu dugun egoera da.
Zein ekimen nagusi proposatzen dituzue?
Industria eta garapen ekonomikorako batzorde bat sortzea, administrazioa, enpresa eta merkatarien arteko lankidetza sustatzea langabeziari aurre egiteko. Erregetxeko lur azpian aparkalekuak eraiki, gainaldean aisialdirako plaza bat egokituz. Herriko zirkulazioaren norantza aldatzea. Kiroldegi gaina aisialdirako egokitzea. Herri estetika, garbiketa eta altzaritegiaren mantenimendua indartu eta berebiziko arreta ematea. Herriko auzoak indartu eta kontutan edukitzea: Sagar Erreka, Zeleta,Olea, Ezozibide eta Serafin Atxotegi. Besteak beste....
Zuen kudeaketa ereduak zein ekarpen egin dezake?
Herritar guztiei irekia, gardena eta ez sektarioa.
Ikusten duzu aukerarik udal gobernua beste indar politikoren batekin batera osatzeko?
Gure helburua hauteskundeak irabaztea da. Prest gaude akordioetara iristeko alderdi guztiekin, hori baita herritarrek galdatzen digutena.
Zuen lan taldearen zein ezaugarri nabarmenduko zenuke?
Esperientzia, gaztetasuna, taldean lan egiteko gaitasuna eta Soraluzek behar dituen premien jakitun dena.
Zergatik erabaki duzu alkatetzara aurkeztea?
Soraluzeko EAJko alderdikideek, niregan ipini dute alkatetzarako hautagaia izateko konfidantza eta ohore bat izateaz gain, eskertzekoa da. 12 urteko esperientzia daukat udal kudeaketan, umiltasunez baina ideiak argi edukita, nire helburua Soraluze arlo guztietan hazi araztea da.
MOTZEAN
Gogoangarria zaizun bizipenen bat politikagintzari lotua.
Ibarretxe Lehendakariak 33 legebiltzarkide lortu zituenekoa, 2001ko EAEko hauteskundeetan.
Erreferentziala den pertsona edo politikariren bat.
Edozein pertsona langile eta fin.
Politikagintzan oinarrizkoa iruditzen zaizun ideia edo baloreren bat.
Zintzotasuna. Baina ez politikan bakarrik, egunerokotasunean ere bai.
Zenbat bozka jaso beharko zenituzkete emaitzak "onak" izan direla esateko? 3991, je je !
Herrirako helburu eta ekintzen artetik lehentasun bat nabarmendu behar bazenu.
Langabeziari aurre egitea.