Ikasketei dagokionez, Naisir diplomatua da hezkuntza magisterioan eta teknologia berrien alorrean jardun du lanean. Esperientzia zabala du Vodafonen distribuzioan eta sare telematikoen oinarrizko ezagutza du. Gaur egun oposizioak prestatzen dihardu. Hizkuntzei dagokionez, gazteleraz gain, oinarrizko ingeles maila ere badu. Euskaraz ez daki. Madrilen bizi da.
Zela ikusten duzu herria? eta udala? Oso oso gaizki. Gaur eguneko gobernu batzodeak gutxi batzuendako gobernatu du. Garai bateko Soraluze berreskuratu behar da, udalaren oinarrian adostasuna eta elkarrizketa zegoen garaikoa. Udaletxea alderdi baten egoitza bihurtuta dago.
Zein ekimen nagusi proposatzen dituzue?
Proposatzen dugu Soraluzen pluraltasuna berreskuratzea, gheto izateari laga diezaion. Ez dut gustuko Bildu boterera heldu zenetik herria zer bihurtu den. Herritarren zerbitzura dagoen udala nahi dut eta ez interes partikularren eta alderdi baten zerbitzura dagoena.
Zuen kudeaketa ereduak zein ekarpen egin dezake?
Idea eta iritzi guztiak ordezkaturik izatea ekarriko du, eta ez gutxi batzuena bakarrik. Udal integratzailea eta ez baztertzailea nahi dut.
Ikusten duzu aukerarik udal gobernua beste indar politikoren batekin batera osatzeko?
Tira, ni Soraluze hobetzeko nere ideiak eta proposamenak egiteko nago eta soraluzetarren arazoak konpontzeko. Hitzarmenak? Zailak baina ez ezinezkoak, Bildurekin izan ezik.
Zuen lan taldearen zein ezaugarri nabarmenduko zenuke?
Soraluze hobetzeko bere zerbitzura jarri nahi dugun pertsonak gara.
Zergatik erabaki duzu alkatetzara aurkeztea?
Nere lehengusua den Javier Núñezek eskatu zidan, udaletxe honetako zinegotzia izan zenak, Gipuzkoako PPk herrietan hautagaiak eskaintzeko duen zailtasunagatik. Soraluzetarrei ziurtatzen diet lana, dedikazioa, zintzotasuna eta erabateko gardentasuna. Javierrek erakutsi zuen hori eta nik berdin egingo dut.
MOTZIAN
Gogoangarria zaizun bizipenen bat politikagintzari lotua. Momentu hauxe. Nere ustez trantsizioarekin parekatu daitekeen momentu politikoa da bizi duguna eta espiritu horixe berreskuratu beharra daukagu.
Erreferentziala den pertsona edo politikariren bat. Adolfo Suarez, elkarrizketaren, adostasunaren eta berradiskidetzearen bitartez pentsaezineko gauzak lortu zituen.
Politikagintzan oinarrizkoa iruditzen zaizun ideia edo baloreren bat. Zorroztasunez eta gardentasunez lan egitea soraluzetarrei soluzioak emateko.
Zenbat bozka jaso beharko zenituzkete emaitzak "onak" izan direla esateko? Soraluzetarrek PPrekin zuten konfidantza berreskuratuko dugu udaletxean PPren ahotsa defenditu ahal izateko.
Herrirako helburu eta ekintzen artetik lehentasun bat nabarmendu behar bazenu. Soraluze berreskuratu nahi dut soraluzetarren zerbitzura jartzeko.