Jokin Muñoz Espainiako azpitxapeldun sailkatu da distantzia motzeko duatloiean

Erredakzioa 2015ko api. 13a, 14:34

Muñoz podium ona

Asteburuan Sorian jokatu den distantzia motzeko duatloiko Espainiako txapelketan, 25-29 urte arteko mailan, azpitxapeldun sailkatu da Jokin Muñoz. 10 kilometro korrika, 40 kilometro bizikletan eta 5 kilometro korrika egin eta gero, 2 ordu eta 11 minutuko denboran helmugaratu zen Muñoz. 

Garaipen honekin Alcobendasen ospatuko den Europako duatloi txapelketan lehiatzeko aukera eskuratu du baina “Soriako podiumean sailkatzerik espero ez zuela eta”, ez du Europako lehiaketan parte hartzeko beharrezkoa den uniformea eskatu eta ondorioz, ezingo da Europako txapelketan lehiatu.

Hala ere, lasterketez beteta dauka datozen hilabeteetako egutegia Antxintxika Servimasa taldeko lasterkariak. Hurrengo duatloia Laredon korrituko du apirilaren 25ean, eta ostean Deban ekingo dio triatloien denboraldian lehiatzeari. Bilbon, Zarautzen eta Rivadesellan distantzia ertaineko triatloietan parte hartzeko asmoa erakutsi du eta denboraldia bukatzeko, Madrileko Km 0 Iromanean lehiatuko da. 

Muñoz podium

Muñoz

Muñoz korrika