Unai Larreategi izango da EH Bilduren alkategaia

Erredakzioa 2015ko mar. 1a, 00:38

Unai LarreategiHala jakinarazi du Soraluzeko EH Bilduk zinegotzi eta jarraitzaileekin egin duen batzarraren ostean. Pasa den legegintzaldiari dagokionez, "orokorrean positiboa" izan dela eta "duela lau urte zehaztutako programaren ardatz gehienak aurreikusi bezala edo moldatuta" bete direla adierazi dute.

Udalaren egoera ekonomikoa "nabarmen hobetzea" lortu dela, eta "zorra kontrolatuz azken boladan inbertsioak egiteko aukera" berreskuratu dela ere azpimarratu dute, udala kudeatzeko "eredu berritzailea" ezarri, eta "herritarrak protagonista bilakatuz Alkarrekin prozesuarekin egindako ibilbidea" nabarmentzearekin batera.
Maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko duten programa berriaren ardatza herritarrak izango direla eta "zer egiten den baino nola egiten den" lehenetsiko dutela aurreratu dute.
Hautagaien zerrendari dagokionez, gainerako zerrendakideen izenak martxoaren amaieran jakinaraziko dituztela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.