“Garrantzitsua da seme-alabekin hizkuntzaren gaiaz berba egitea” Kike Amonarriz

Plaentxia.eus 2015ko ots. 11a, 16:59

Kike 12

Seme-alaben bidailagun izatea proposatu zien Kikek gurasoei, hizkuntzaren eta hizkuntzen inguruan berba egitea: familiako biografia linguistikoaren berri emanez, norbere esperientzia eta bizipenak konpartituz... eta gauza interesgarri gehiago.

Gurasoak haurren ispilu izanik, eguneroko jardunean euskararekiko interesa eta maitasuna transmititzearen garrantzia ere azpimarratu zuen, bai gurasoak euskaldunak diren kasuetan eta baita euskaldunak ez direnetan ere. Hitzaldiaren amaieran hamabi bat pertsonek eman zuten izena euskararen erabilera bultzatzeko sortuko den gurasoen taldean.

Hitzaldi osoa bideoan eta audioan jaso dugu. Idatzizko kronika ez dugu osatu oraindik baina osatuko dugu, gazteengan euskararen erabilera sustatzeko gako askoren berri eman zuelako ordu eta erdiko hitzaldian zehar.

Kike 25Kike 19

Kike 5

Hitzaldi osoa audio grabazioan:

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.