Korrika martxoaren 23an pasatuko da herritik

Erredakzioa 2015ko urt. 22a, 13:52

Korrika1

Gaur aurkeztu dute 19. Korrikak egingo duen ibilbidea. Urepelen hasi eta Bilbora bitartean izango da, martxoaren 19tik 29ra. Soraluzetik martxoaren 23an pasatuko da, arratsaldeko 17:30ean eta Eibarren eskutik jasoko du lekukoa.

 

Herriko txikienek euren Korrika izango dute, egun berean 15:00etan ikastetxetik abiatuta. Korrika batzordea otsailaren 3an batuko da lehenengoz, 19:00etan AEKko lokalean; herrian antolatuko diren ekimenak zehaztu asmo dituzte. Ibilbide osoa, egunez egun hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.