0-4 irabazi dio erregionalak Arizmendiri igoera faseko lehen partidan

Erredakzioa 2015ko urt. 12a, 16:58

Erregionala

Igoera faseko lehen partidan 0-4 irabazi dio erregionalak Arizmendi taldeari eta poltsikoraturako hiru puntuei esker Eibartarrak-en aurretik lehena sailkatu da. Datorren zapatuan Armagiñak talde eibartarraren aurka neurtuko dituzte indarrak, 16:30ean Ezozin. Preferenteak ligako 16. jardunaldia jokatu du eta bana (1-1) berdindu Amaikak Bat taldearen aurka. 22 punturekin zazpigarren daude sailkapenean, Getariako Keta da taldeko buru 38rekin. Domekan Ikasberriren zelaian lehiatuko dira, 17:30ean.

Preferenteak irailaren 21ean ekin zion liga jokatzeari eta momentuz sei partida irabazi, lau berdindu eta bost galdu egin ditu. Azken norgehiagokan bana berdintzea lortu du Amaikak Bat taldearen aurka eta jasotako puntuarekin 22 batu ditu guztira, zazpigarren postuan. Datorren domekan Ikasberriren zelaian neurtuko dituzte indarrak, arratsaldeko 17:30ean.

Erregionalak ezinhobeto hasi du igoera faseko txapelketa, 0-4 garaitu baitu Arimendi taldea bere zelaian. Irabazitako hiru puntuei esker lehena sailkatu da, Eibartarrak (3 puntu) eta Armagiñak (1 puntu ) talde eibartarren aurretik. Hain zuzen, bigarren hau izango da erregionalaren arerio datorren zapatuan 16:30ean Ezozin.

Jubenilek 2-6 galdu dute kopako lehen jardunaldia Aretxabaletaren aurka. Soraren alde esatea, Aretxabaletakoak sailkapeneko buru direla; Sora zazpigarren da sailkapenean, punturik batu gabe. Aloña Mendi (5. postua) oñatiarren aurka neurtuko dituzte indarrak domekan, 16:30ean Azkoagainen.

Kadeteek 5-0 galdu dute Kopako lehen jardunaldian Aretxabaletaren zelaian. Ondorioz, azkenak dira sailkapenean punturik gabe. Arizmendi taldeko laugarrena hartuko dute Ezozin zapatuan, goizeko 11:30ean.