Aritz Laskurain: "Jendearen esker on eta babesarekin gelditzen naiz"

Erredakzioa 2015ko urt. 5a, 00:49

IMG 5929

Herritar asko (ehunetik gora) hurreratu dira Aspe enpresak Eibarko Astelenan antolatutako omenaldira. Aritzek hunkituta jaso du Katedralean batu diren ehundaka pelotazaleen txalo zaparrada.

Hainbat herritar batu dira Astelenako atarian omenaldiaren aurretik.

Jende asko izan da frontoiaan erabat bete ez bada ere. Goiko harmailetan plazentziatarrak nagusi.

Euskadi Irratiko Iñaki Elorza kazetariarekin berbetan. 

Omenaldiaren unea, jaialdian jokatu duten pelotariekin batera. 

Hunkituta pelotazaleen txalo zaparrada jaso duenean. 

Pelotari bakoitzari agurreko oroigarria eman dio eta banan-banan besarkatu ditu denak. 

Ohorezko aurreskua ere eskaini diote. 

Gertuko lagunak ondoan izan ditu gaur ere. 

Omenaldiaren ostean binakako txapelketako partidu zirraragarria jokatu dute Retegi Bi-Rezustak eta Berasaluze-Zubietak. Azken hauek gailendu dira 22 eta 21.