"Loreak" Garaño-Goenaga tandemak zuzenduriko bigarren filma da, aurretik "80 egunean" zuzendu zuten elkarrekin. Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte... Baina, azken batean, loreak baino ez dira. Sarrerak euro bat balio du.