V. Frontenis txapelketan izen-ematea zabalik abenduaren 23a bitartean

Plaentxia.eus 2014ko abe. 10a, 12:10

Abenduaren 27an jokatuko da aurten Soraluzeko eta Elgetako frontoietan binakako frontenis txapelketa, eta izen-ematea zabalik da abenduaren 23a bitartean. Interesatuek kiroldegira deituta eman beharko dute izena 943 752466 telefonoan edo kirola@soraluze.net helbidean, soraluzeko eta elgetako bikoteek 10 euro eta gainontzekoek 15 euro ordainduta. Irabazleak txapela, trofeoak eta 300 euro jasoko ditu, txapeldunordeak trofeoak eta 150 euro.

 

Binakako frontenis txapelketa abenduaren 27an jokatuko da Soraluzeko eta Elgetako frontoietan. Lehiaketan 16 urtetik goragokoek soilik lehiatu ahal izango dira, Artengo horia pilota mota erabilita. Izen-ematea abenduaren 23a baino lehen egin behar da, kiroldegira deituta 943 752466 edo kirola@soraluze.net helbidera idatzita. Soraluzeko eta elgetako bikoteek 10 euro ordaindu beharko dituzte, gainerakoek 15 euro 3035 0004 93 0040900023 kontu zenbakian. Ordainketa izena eman ondoren egitea gomendatzen dute arduradunek.

300 eta 150 euroko sariak

Bikote irabazleak 300 euro, txapela eta trofeoak jasoko ditu; txapeldunordeak 150 euro eta trofeoak. Bikoteei kolore bereko kamiseta jantzi dezaten eskatu nahi diete eta ordezko jokalari bat izan dezaketela ohartu ere bai.