'Gorabeherak' kapitulu laburrez osaturiko websail bat da, TTAP aldizkari digitalerako ekoiztua eta Plaentxia.eus-en ere jarraitu ahal izango duzuna. Atal bakoitzean, hildako pertsonaia ezagunak, zerura edo infernura eramango ditu igogailuan Ramon igogailuzainak. Kepa Errasti eta Nerea Arriola dira aktoreak, eta websaila egiteko Tabakalerako 2deo Laborategiaren eta Bertako igogailuak enpresaren laguntza izan dugu.
Gorabeherak #5: FRANCO

Erredakzioa 2020 eka 06 Soraluze

Oraingoan, Francisco Franco sartuko da Ramonen igogailuan, eta gainera gorantza eramateko eskatuko du. Ramon ez dago oso ados horrekin, eta igogailua bera ere ez...