Soraluzeko gazte eta nerabeentzako "Gaztiak udan" ekimena Haur eta Gazte Sailak Kirol Sailarekin eskuz esku landutako proposamena da.
Ekainaren 17an hasiko dituzte aurtengo entseguak. Uztailaren 17ra bitartean, martitzenero eta eguenero elkartuko dira 19:30etik 20:30era frontoian. Entsegu orokorra, berriz, uztailaren 22an izango da, 19:30ean.