2025/07/11 - 2025/07/14 19:00

San Andresko jaiak (Egitaraua)

San Andresko jaiak (Egitaraua)
San Andresen, Soraluze

Uztailak 11, barikua

19:00etan Jaien hasiera. Makala altxatzea eta kanpai jotzea. Ostean, txorixo probatzea.

Uztailak 12, zapatua

12:00etatik 14:00etara III. Patata tortilla lehiaketa. Aldez aurretik izena eman behar da. Nahi duenak har dezake parte. 

Izen-ematea: Bikoteka. Deitu edo idatzi: 699 749 813 zenbakira. 

Saria: Bi txartel gaueko afarirako.

Oharra: Osagaiak (patata, arraultzak, kipula, gatza eta olioa) eta sua antolakuntzak jarriko ditu. Zartagia, platera, kutxiloa eta patatak zuritzekoa, berriz, parte hartzaileek.

17:30ean Asier eta Iñakiren Omenezko Pelota Txapelketaren finala.

19:30ean Bergarako zezenak.

21:30ean Afaria eta ogitartekoak.  

00:30ean Erromeria Fan&Go taldearekin.

Uztailak 13, domeka

12:30ean Meza. Egun guztian zehar Aitor Mendiluze eta Iker Zubeldia bertsolariak eta trikitilariak.

13:00etan Eskuz binakako pelota partiduak.

14:30ean Bazkaria elkartean, trikitilari eta bertsolariek girotuta.

18:00etan Herri kirolak Izetatarren eskutik.

19:00etan Bola premioa.

19:30ean Bergarako zezenak.

21:00etan Afariak elkartean.

Uztailak 14, astelehena

12:30ean Meza, auzoan hildakoen alde.

14:30ean Auzotarren bazkaria frontoian.

Egun osoan zehar, Lizaso eta Egaña bertsolariak. Bazkalostean, dantzaldia Laja II eta Lutxurdiorekin.

18:00etan Umeen jolasak.

19:00etan Emakumezkoen bola txapelketa.

21:30ean Afaria. Afalostean, erromeria eta jaien amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.