Azaroaren 15ean, barikua, izango da 80 urtetik gorakoendako bazkari-omenaldia eta 90 lagunendako jatordua prestatuko dute. Aurten, Maritxu Alberdi Urizar eta Patxi Arana Agirre omenduko dituzte.
Manez Beristain Agirrek dinamizatzen duen tailer honetan, barrearen onurak bizitzarako landuko dira. Feli Oregi Zentroak antolatzen duen ekintza da honakoa eta izen emateko 699573075 telefonora deitu behar da. Tailerraren kostua 30€koa da.
Barreterapia saioa antolatu du Feli Oregik. Diziplina desberdinetan diharduen Manex Beristain Agirreren eskutik landuko dute. Beristainek barreterapia, psikomotrizitatea eta heriotzaren pedagogia lantzen ditu, besteak beste. Interesa duen edozeinek parte har dezake ekimenean. 16-18 bat lagunendako lekua dago.
Txalo Produkzioak taldearen eskutik, Jon Plazaolak "Tutum Platz" umorezko ikuskizuna aurkeztuko du "Antzerki Garaia" zikloaren baitan.
Sorako jubenilek, infantil A-k eta alebin 1. urtekoek Ezoziko futbol zelaian jokatuko dute asteburuan. Gainontzekoek etxetik kanpo.
J. L. Zumetaren artista-liburuari buruzko erakusketa Oreka Art galerian.