Barreterapia saioa antolatu du Feli Oregik. Diziplina desberdinetan diharduen Manex Beristain Agirreren eskutik landuko dute. Beristainek barreterapia, psikomotrizitatea eta heriotzaren pedagogia lantzen ditu, besteak beste. Interesa duen edozeinek parte har dezake ekimenean. 16-18 bat lagunendako lekua dago.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.