Izen-ematea zabalik dago.
"Haurren Aurrean Helduok Heldu" ekimenaren barruan, 1-7 urte arteko haurrentzat eta beraien gurasoentzat antolatutako jolas eta kantu tailerra.
Markos Goikoleak idatzi eta Mireia Gabilondok zuzentzen duen komedia.
Egitaraua: - Urriaren 20an, barikuan, Kantu-jolas tailerra familientzat (1-7 urte), 17:30etik 18:30era, Tolarekua aretoan, Ane eta Arianneren musikaz lagunduta. (IZENA EMAN) - Urriaren 22an, domekan, Dolmenen Ibilbidera bisita berezia familientzat, 10:00etatik 13:00etara, Karakatetik abiatuta. Hamaiketakoa noberaren kontu izango da. (IZENA EMAN) - Urriaren 23an, astelehenean, Berbalaguna gurasoentzat ekimenaren aurkezpena eta berbetaldia Berbalagun programan parte hartu izan duten gurasoen esperientzia ezagutzeko, 17:30ean, Elkartegian (kiroldegian). - Urriaren 27an, barikuan, ipuin musikatua familientzat, Ameli eta Xirrikituen jostunek 17:30ean, Galipoten (Udaletxe osteko kaletxoan). Euria bada, Tolarekuan. - Urriaren 28an, zapatuan, mural margotzea familientzat (6-12 urte), 10:00etatik 13:00etara, Zubi Nagusian. 6 urtetik beherakoentzat margoketa librerako gunea egongo da. 12:30ean, berriz, Txokolatada musikatua egongo da parte hartzaileentzat. (IZENA EMAN)
Kontrargi Argazkilaritza Elkarteko kideen erakusketa bateratua; Mikel Valero, Bittor Murguzur eta Fernan Oregiren argazkiekin.