2023/10/19 - 2023/10/29 08:00

'Haurren aurrean helduok heldu' egitarau osoa

'Haurren aurrean helduok heldu' egitarau osoa
Soraluze

Egitaraua:

- Urriaren 20an, barikuanKantu-jolas tailerra familientzat (1-7 urte), 17:30etik 18:30era, Tolarekua aretoan, Ane eta Arianneren musikaz lagunduta. (IZENA EMAN)

- Urriaren 22an, domekan, Dolmenen Ibilbidera bisita berezia familientzat, 10:00etatik 13:00etara,  Karakatetik abiatuta. Hamaiketakoa noberaren kontu izango da. (IZENA EMAN)

- Urriaren 23an, asteleheneanBerbalaguna gurasoentzat ekimenaren aurkezpena eta berbetaldia Berbalagun programan parte hartu izan duten gurasoen esperientzia ezagutzeko, 17:30ean, Elkartegian (kiroldegian).

- Urriaren 27an, barikuan, ipuin musikatua familientzat, Ameli eta Xirrikituen jostunek 17:30ean, Galipoten (Udaletxe osteko kaletxoan). Euria bada, Tolarekuan.

- Urriaren 28an, zapatuan, mural margotzea familientzat (6-12 urte), 10:00etatik 13:00etara,  Zubi Nagusian. 6 urtetik beherakoentzat margoketa librerako gunea egongo da. 12:30ean, berriz, Txokolatada musikatua egongo da parte hartzaileentzat. (IZENA EMAN)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.