Maite Berriozabal gai-jartzaileak gidatuta, Uxue Alberdi, Maider Arregi, Julio Soto eta Etxahun Lekue bertsolariek kantatuko dute barikuko jaialdian. Jaialdia arratsaldeko 20:00etan hasiko da eta sarrerak ordu erdi lehenago jarriko dituzte salgai kiroldegiko sarreran bertan.
Soraluzeko Bertso Eskolak urtero garai honetan antolatzen duen bertso-saioa egngo da hilaren 29an, ostirala, iluntzeko 8etan.
Herriko Krabelin pintura eskolako ikasleek beren mrgolanak erakutsiko dituzte, urteroko erakusketan.
Soraluzeko Esperientziaren Gela-k 2019-2020 ikasturterako programatutako jardueren barruan, "Positiboki biziz" tailerra egingo da abenduan. Tailerraren helburu nagusia ongizatea hobetzeko, autoestimua handitzeko eta hazkunde pertsonala modu dibertigarri, dinamiko eta parte-hartzailean bultzatzeko trebetasunak garatzea da. Tailerrak 4 saio izango ditu eta Itxaropena Jubilatuen Etxean emango da, astearte eta asteazkenetan (abenduak 3, 4 eta 17, abenduak 18), 17: 30etik 19:00etara.