Herritarrak euskaraz irakurtzera animatzeko, Udaleko Hizkuntza Politika Batzordeak eta Udal Liburutegiak elkarlanean sortutako kanpaina. Azken urteko euskal nobedadeen eta gomendioen zerrenda hemen.
Asteburu honetan, hockey lerroko infantilen egoitza izango da Soraluze lehen aldiz. Zapatuan zein domekan, goizez zein arratsaldez jokatuko dituzte hockey partidak. Zapatuan, Soraluzeko Marrasen infantilek 09:30ean eta 15:45ean jokatuko dituzte norgehiagokak; domekan, berriz, alebinek 09:00etan eta 12:00etan jokatuko dute.