Bi lagunek, Iñaki Salvador piano joleak eta Loyola Garmendia abeslariak bere jatorrian ilegala zen partituren liburu batekin topo egingo dute, Real Book-arekin alegia. Zalantzazko erruleta errusiar ausartean jolasean hasiko dira, liburu zaharkitua edozein orrialdetan ireki eta agertutako partitura abesten, jotzen eta interpretatzen airoso irteten saiatuz.
Abentura ero eta dibertigarri honetan jazz-aren, soul-aren, zinemaren, Broadway-eko musikalaren eta brasildar kutsuko klasikoen kantuak interpretatuko dituzte eta beren interpretazio baliabideak frogatuko dituzte elkarrizketa burutsu eta bizkorrekin.
Plaentxia.eus-ek sei sarrera bikoitz zozkatzen ditu emanaldira joateko. Zozketan parte hartzeko epea barikuan amaituko da (maiatzaren 13an), 12:00etan. Irabazleen izenak 13:00etan jakinaraziko dira lotura honetan bertan. Zorte on!
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.