Elgoibarko Taupada Antzerki Taldeak Eugene Ionesko idazlearen Ikasgaia antzezlana taularatuko du zapatuan, 20:00etan, Herri Antzokian.
Ioneskoren ikasgaia maisuaren eta ikaslearen arteko harremanetan presente dagoen izpiritu menperatzailearen karikatura da. Taula gainean 40 urteko ibilbidea duen Taupada Elgoibarko taldeak taularatuko du obra hori, hain justu, 40. urteurrena ospatzeko.
Ikasgaia antzezlana Eugene Ionesko (Stalina 1912-Paris 1994) errumaniar jatorriko frantses antzerkigile eta idazleak idatzitakoa da eta Angel Ugarteburuk itzuli du.
Egilea: Eugene Ionesko.
Itzulpena: Angel Ugarteburu.
Antzezleak: Sara Iriondo eta Jon Olivares.
Zuzendaria: Edurne Lasa.
Zozketan parte hartzeko eskuma aldean ageri den formularioa bete behar da. Apirilaren 19ra arteko epea dago horretarako. Barixaku eguerdian aterako ditugu sarituen izenak.
Zorte on!
Zozketan parte hartzeko epea bukatu da.