Bittor Murguzurrek kontatu duenez, umeekin hasi zen IArekin jolasean, haien iratxo-panpinak bizidun bihurtu eta bideo-muntaiak egiten. Bere Instagrameko kontuan du horren mostratxo bat. Orain, gauza bera egin du Plaza Barriko txabolarekin.
Argazkiak atera, IAri haiek erabiltzeko agindua eman, musika muntaia egin eta, guztiarekin oso bideo kuriosoa sortu du Bittor Murguzurrek Olentzeroren eta Mari Domingiren txabola oinarri. Bizidun bilakatu ditu hango ardiak, iturri inguruko txoriak eta Palestinarako elkartasun orgatxoa harako bidean jarri du. Guztia borobiltzeko eta denok agurtzeko zutitu egin ditu Olentzero eta Mari Domingi.
Bittor Murguzurrek kontatu duenez, umeekin hasi zen IArekin jolasean, haien iratxo-panpinak bizidun bihurtu eta bideo-muntaiak egiten. Bere Instagrameko kontuan du horren mostratxo bat. Orain, gauza bera egin du Plaza Barriko txabolarekin.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.