Erabateko arrakasta

Erredakzioa 2025eko abenduaren 14a

Atzo, zapatua, erabateko arrakasta izan zuen Gabon ispilu emankizunak parrokian. Ezoziko Ama Abesbatzak eta Bergarako Orfeoiak elkarrekin interpretatu zituzten munduko hainbat lekutako Gabon kantak, eta, ikus-entzuleek txalo zaparradekin, txistuekin eta amaieran zutik jarrita erakutsi zieten gustura baino gusturago egon zirela eskainitako kontzertuan. Bideoan, kontzertuko azken bi piezak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.