Honako errepertorioa taularatuko dute gaurko kontzertuan:
- 1. Gaudete, Christus est natus (Anonimoa)
- 2. Verbum caro factus est (Anonimoa)
- 3. Los reyes siguen la estrella (F. Guerrero)
- 4. O schöne Nacht, op. 92 (J. Brahms)
- 5. Twinkle, Twinkle, Little Star (D. Elder)
- 6. Manolito chiquito (Arr: J. Domínguez)
- 7. Silent Night (Arr: J. Rutter)
- 8. Swing with the Saints (Arr: M. Hayes)
- *****
- 9. Suite de Navidad (Arr: T. Aragües)
Bidaia musikala
Kontzertuko eta Bergarako Orfeoiko zuzendari Aitor Biain-Bidartek esplikatu duenez, euskal musika eta kanpoko musika ispilu batean jarri dituzte, bata bestearekin isla egin eta kultura desberdinak ikusteko. Horrexegatik aukeratu dute mundu osoko eta garai eta estilo desberdinetako musika Gabon Ispilu kontzerturako: “Dago errenazimentuko musika, erromantikoa, alemana, Ameriketakoa, ingelesa, espainola… Ikusteko Gabonetako kultura, erritmo eta testu desberdinetakoa”.
Gaineratutakoaren arabera, kontzertuari amaiera emateko, Suite de Navidad izeneko piezan euskal Gabon kanta tradizionalak batu dituzte.
Konponketak, bestelako hizkuntza batzuetan abestu beharrak zailtasuntxo batzuk eragin dizkieten arren “prozesu polita” izan dela uste du Biain-Bidartek. Halaber, Bergarako Orfeoiko zuzendariak emandako xehetasunen arabera, iraila aurretik hasi ziren entseatzen eta azken hilabetean elkartu dira bi taldeak, bai Bergaran eta baita Soraluzen ere, “eta oso esperientzia polita izan da” hori ere, egitasmoaren beste helburuetako bat ere izan delako “bi taldeen indarrak batzea, taldeak batera egitean talde sendoa ere lortzen delako eta kide gehiagorekin musika askoz ere handiago entzuten” delako.