Gipuzkoako Diputazioaren Kultura Bonuen beherapenak baliatuta liburuak, musika zein ikus-entzunezkoak eskura daitezke. Liburuen kasuan, testu liburuak zein ikasketa-liburuak eskura daitezke, musikaren kasuan, edozein euskarritan datorren musika, eta ikus-entzunezkoetan, filmak zein dokumentalak eros daitezke.
30 euroko gutxieneko gastua egin behar da bonu bakoitzeko. Hain justu, 30 euroko, 12ko beherapena egingo da euskarazko produktuak badira eta 10 eurokoa bestelako hizkuntzetako produktuak baldin badira. Pertsona bakoitzak, asko jota, seina Kultura bonu eskura ditzake, hiru euskaraz eta hiru bestelako hizkuntzetan.
Gazteendako merkeago
Horrez aparte, berritasun modura, aurten Gazte Bonuak ere badaude. Horiek daude zuzenduta 16-22 urte bitarteko gazteei eta haiek nahikoa dute 20 euroko gastua egitea beherapena eskuratzeko.