Eli Lakuestaren argazki erakusketa zabalduko dute datorren astean

Ubane Madera Zangitu 2025eko abenduaren 4a

Datorren martitzenean, abenduaren 9an, urteko azken erakusketa zabalduko du Kontrargi Argazki Kolektiboak. Urtea borobil amaitzeko, soraluzetarrendako kuttuna den argazkilari baten erretratuak jarriko ditu ikusgai, Eli Etor Lakuestarenak. Nire leihotik/Desde mi ventana izenburuarekin, 1960. urte bueltako 52 argazki erakutsiko dituzte.

Abenduaren 9an, martitzena, 18:30ean zabalduko dute Eli Etor Lakuestaren (Soraluze, 1929-2000) argazki erakusketa. 1960ko hamarkadako 52 argazkiz osatuta dago, albistean azaltzen direnak modukoak, San Roke eguneko prozesioa, Felix Etxaniz Arruza eta Anton Barrutia txirrindulari ezaguna eta Eli bera emaztearekin. 

Erakusketa ikusgai izango da abenduaren 30era arte -abenduaren 24 eta 25 itxita- aste-barruan 18:30etik 20:00etara eta zapatuetan 12:00etatik 13:30era.

Kontrargi Argazki Kolektiboak urtero ipintzen du Eli Lakuestaren argazkiz osatutako erakusketa bat. Izan ere, Lakuesta familiak herriari dohaintzan emanda dauka Eli Lakuestaren 60.000 argazkiko artxiboa eta Kontrargik kudeatzen du artxibo hori.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.