Aste honetako astelehenean elkartu zen epaimahaia argazki rallyra aurkeztutako argazkiak ikusi eta puntuak banatzeko. Hiru argazkilarik osatu zuten berau, Gurutze Ariznabarreta argazkilari soraluzetarrak, Jose Luis Feo bergarar argazkilariak eta Virginia Arakistain argazkilari eibartarrak.
Sei saridun izendatu zituzten:
- Gorka Gomez irabazle
- Patxi Irazabal bigarren
- Gurutze Langarika hirugarren
- Mikel Valero herriko saridun
- Noel Rodriguez Gazte saridun
- Sari berezia, Blues Hotsak-ena, Mikel Bravo
Saridunek hainbat sari eskuratuko dituzte, besteak beste, Angel Criado Soraluzeko eskulturagileak egindako eskultura bana.
Birritan garaile
Osterantzean, esan oso pozik daudela Kontrargi Argazki Kolektiboan aurtengo argazki rallyarekin, bi arrazoirengatik.
Batetik, Herriz Herri Argazki Elkartearen "babesean" antolatzen diren 14 rrallyetan, argazkilari kopuruari dagokionez Soraluzekoa bigarrena izan da, (62 argazkilari, marka guztiak apurtzen). Eta bestetik, "hamarretako onenari emandako saria ere Soraluzeri egokitu zaio berriro, (hau ez da berria, ohitura baizik!)", diote Kontrargitik.