Ina Forsman soul kantari finlandiarrak kontzertu gogoangarria eskaini zuen atzo Herriko Antzokian Helsinkitik zuzenean etorrita. Sarrera Iosune Aramendi eta Aissa Intxausti bertsolariek eman zioten bertsotan eta ondoren Forsmanek eta bere taldeak ordu eta erdiko soul emanaldi bikaina eskaini zuten, aretoan batu zen publiko ugariaren gozamenerako. Azpimarratzekoa musikarien maila, kantariaren ahotsa bere erregistro barietate ikusgarriarekin eta sortu zuten giro beroa. Errepertorioari dagokionez, nabarmentzekoa The Beatles taldearen bertsioa. Azkenean, taldeak publikoak eskatutako bisa eman eta gero, agurtu zuen Soraluze, taldearen birako azken kontzertua izan zena eskaini ostean. Argazkiak: Gaizka Azkarate, Blues Hotsak.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.