Elurra ari du mendian

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 21a

Iaz baino goizago eta iaz baino beherago bota ditu lehen elur malutak aurten. Gaurko, barikua, elur kota 500 metrora edo hortik behera koka zitekeela abisatu zuten eta halaxe izaten ari da goiz parte honetan. Mikel Valerok helarazitako argazkiak erakusten du zelan San Andrestik gora dagoeneko zurituta dagoen mendia. Kaletik ere ikusten da zuritzen ari dela goi-alde horietan eta Julian Ezenarrok ere helarazi du argazkia erakusten Osintxu inguruko paraje elurtua (barruan ikusgai). 

 

Eguraldiaren aurreikuspenaren arabera, elurra aprobetxatu nahi duenak goizean egin beharko du hori, izan ere, arratsaldean ateratzen hasiko da eta elur kota igotzen hasi. Eta biharko, zapatua, “eguraldia lasaitu egingo da nabarmen”.

Iaz, abenduaren 11n egin zuen lehen elurra eta Gurutzebakarreraino igo beharra izan zen elurra zapaltzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.