Domekan, izena emateaz bat jakinaraziko zaizkie argazkilariei zeintzuk izango diren argazkitarako gaiak. Ohi denez, bost gai emango dizkiete eta haietan oinarritutako erretratuak atera beharko dituzte 13:00ak bitartean. Argazkiak leku publikoetan atera beharko dituzte.
Partaideek 13:00etatik 14:00etara deskargatu beharko dituzte ateratako argazkiak Kontrargiren lokalean. Asko jota, partaide bakoitzak 36 argazki aurkeztu ahal izango ditu.
Bost sari
Epaimahaiak azaroaren 28an jakinaraziko ditu zeintzuk diren irabazleak, 17:00etan Kontrargiren lokalean.
Bost sari izango dira:
- 120 euro eta garaikurra lehen multzorik onenarendako.
- 90 euro eta saria bigarren onenarendako.
- 70 euro eta saria hirugarrenarendako.
- 70 euro eta saria herriko onenarendako.
- 50 euroko bonua gazte onenarendako.
Domekako argazki rallyak Herriz Herri 2025eko argazki rallyen zirkuiturako puntuatuko du, bertako azken hitzordua da, hain justu, eta horrek inguruko dozenaka argazkilari erakarriko ditu Soraluzera goizean goizetik.