Atzo, Gaztañerre Azokaren eguerdiko ekitaldian, Soraluzeko Udalak Boskoitxi baserriko Maria Luisa Atxa eta Jesus Ariznabarreta eta Lezarri baserriko Mari Tere Igartza omendu zituen eta Urrats Dantza Taldeak, berriz, umeen dantza taldearen "etena" iragarri ostean, urte luzez ume eta gaztetxoei dantza irakasten jardun duten Gema eta Itziar Urteaga omendu zituzten. Omenaldi hunkigarriak izan ziren hirurak. Ondoren, sagardo lehiaketako lehen saria eman zioten Mikel Oregi 'Zabale'-ri eta amaitzeko, Aitor Mendiluze eta Aitor Sarriegi bertsolariek omenduen inguruan kantatu zuten, bertan zirenen gozamenerako.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.