Jaialdiko ordainpeko kontzertuak azaroaren 21etik 23ra, barikutik domekara bitartean izango dira: Ina Frosman finlandiarra, Europako bluesaren ordezkari gorenetakoa (bariku iluntzean); Anari, euskal musikako ahots pertsonal eta garrantzitsuenetakoa (zapatu arratsaldean); Carmen Paris, abeslari eta konpositore kataluniarra, jota eta folkloreari aire berria ekarri diona (zapatu iluntzean); eta Quinn Devaux estatubatuarra, Soul, Funk eta R&B musika lantzen dituena (domeka iluntzean).
Landaketa eta ibilaldia
Bestalde, iaz modua, aurten gure ingurune naturalarekin lotutako ekitaldi gehigarriak ere izango ditu Blues Hotsak jaialdia.
Kasu horretan, bi hitzordu antolatu dituzte, biak ala biak azaroaren 16an. Batetik, Baso Biziak elkartearen eta Lurgaia Fundazioaren gidaritzapean, denboraldiko lehen zuhaitz landaketa egingo dute. Gaztanondon (Sagar Erreka) egingo dute; domekan, azaroaren 16an, 09:30ean abiatuko dira Gol lantegiko aparkalekutik. Izena otsailaren 13rako eman beharra dago, mezua bidalita honako helbidera: soraluzekobasobiziak@gmail.com.
Bestetik, egun berean, Dolmenen Ibilbidea egiteko aukera ere izango da. Gidatua izango da ibilbidea eta Karakatetik irten eta Irukurutzetaraino, eta berriz ere Karakatera buelta egingo dute haren baitan, balio arkeologiko handiko ondarea bertatik bertara ikusiz. Kasu horretan ere, aldez aurretik eman beharra dago izena, gutxienez, txangoa baino 48 ordu lehenago. HEMEN klikatuta eman daiteke izena.