Bihar eskultura berria inauguratuko dute

Ubane Madera Zangitu 2025eko azaroaren 6a

Bihar, barikua, ekitaldi bikoitza izango da Oreka Art galeriaren eskutik. 19:00etan, erakusketa berria inauguratuko dute, oraingo honetan, Corne Nuham-en, Donostian bizi den eskulturagile hegoafrikarraren, obrekin osatutakoa. Segidan, eskulturagile berak egindako lanetako bat inauguratuko dute. Zaharberritutako SAPAren eraikinaren kanpoko aldean ipini dute egunotan.

Hegoafrikako eta Euskal Herriko bizipenek borobiltzen dute Corné Nuham (1972, East London, Eastern Cape, Hegoafrika) eskulturagilearen biografia eta ondorioz, baita haren lana ere.

Horren emaitzetako bat da SAPAren zaharberritutako eraikinaren kanpoko aldean jarri duten Nuham-en eskultura. Metalezko txori-mitologiko-totemiko baten itxura du. Bihar, barikua, inauguratuko dute eta bertantxe azalduko ditu lan horri buruzko nondik norako guztiak artistak berak.

Lehenago, 19:00etan Nuham-en obraren mostratxo batekin osatutako erakusketa inauguratuko dute Oreka Art galerian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.